ÒJohni landareak gustatzen zaizkio, baina arduratu egiten da kanpora joan eta inork ureztatzeko aukerik ez duenean.
Maryri ez zaizkio landareak horrenbeste interesatzen, baina bere energia kontsumoak kliman eragin ditzakeen efektuek arduratzen dute.
Johnek Natural Fusea (fusible naturala) duen landarea erosi du, modu horretan bera ez dagoenean landareak bere burua zain dezakeelako.
Maryk Natural Fusea duen landarea erosi du, piztuak dituen aparailuek sortzen duten karbono aztarna xurgatzen duelako. Natural Fuse unitate guztiak elkar konektatuak daudenez, Maryren unitateak edukieran soberakinak baditu, hiriko beste edozein pertsonaren energia kontsumua oreka dezake.
Egun batez Maryk bere lanpara normalean baina 3 aldiz denbora gehiagoan erabil dezake, sisteman dagoen beste inork ez duelako edukiera erabiltzen.
Egun batean Johnen landarea hil egiten da, sisteman dagoen norbaitek energia kontsumoaren muga gainditu duelako.

---------------------------------------------
Natural Fuseak hiri guztia biltzen duen sarea sortzen du, elektronikoki lagundutako landareek osatzen dute, eta hauek energia hornitzaile zein diferentzialen etengailu modura funtzionatzen dute.
Gizaki batek, erabilgarria den aparailua erabiltzen duenean, bere karbono ÒaztarnaÓ sortzen du, beraz gehiegizko erabilpena ginez gero, beste izaki bizidunak kaltetu daitezke. Natural Fuse-a, CO2 aren gehiegizko erabilpenaren kontrako zaintza eta babeserako mikroeskalako sistema da, eremu lokal eta globalean erabil daiteke eta landareek karbono dioxidoa xurgatzeko duten gaitasunaz baliatuz funtzionatzen du..
Fusible naturalek, sistemaren barruan egin daitekeen energi kontsumo mugatua onartzen dute bakarrik, eta kontsumo hori sisteman hazten diren landareek xurga dezaketen CO2 kopuruarekin orekatua dago.
Argi indarraren etengailuak elektrizitatearen gehiegizko erabilpena eteteko baliogarriak diren modua berean, Natural Fuse landareak ÒzirkuitoanÓ sortzen diren karbono aztarnak eten ditzakete.
Zer egingo zenuke zuk? Energia gutxiago erabili? Edo fusibleen tamaina handitu?
---------------------
Sistemako landareek xurgatutako CO2ak
Sistemak behar duen eletrizitatea sortzeko, igortzen duen CO2a
orekatzen du

---------------------
Sistema
Sistemaren bertsio sinpleena Natural Fuse unitate bat eta ordenagailura konektatua dagoen 9V aparailu bat dira. Guk lanpara, irrati eta haizgailua emango dizkizugu. Kontsumoan ÒaltruistaÓ edo ÒberekoiaÓ izan zaitezke, baina gogoratu botilak urez beteak egon behar dutela beti, Natural Fuse unitateak beharrezko denean landareak urezta ditzan.
Natural Fuse unitateak sarean jartzean, unitate guztiak ez direnez une berean erabiltzen, landareek beraien edukiera parteka dezakete eta era berean sistemak karbonoaren gehiegizko xurgaketaren ondorioz sortutako soberakinetaz baliatu.
Pertsonek energiaren kontsumoan elkarlanean jardun ezkero, landareek aurrera egingo dute (eta guztiek energia gehiago erabiltzeko aukera izango dute); baina kontrakoa gertatuz gero, sareak landareak hilko ditu, sarearen edukiera elektrikoa gutxituz.

----------------------
Proiektu honen helburu nagusia, elektrizitatearen erabilpenak sortzen duen karbono aztarna eta sistemako landareek xurgatzen duten karbono kopuruaren oreka puntua bilatzea da. Elektrizitatea landareen menpe dago, landareak elektrizitatearen menpe dauden bezalaxe. Eta pertsonek bien menpekotasuna dute.
Natural Fuse 3 osagarriz osatua dago: fusiblea (loreontziko landarea), aparailuak eta Pachube ( Internet bidez gune urrunetako sentsore eta aktibatzaileen datuak denbora errealean partekatzeko garatutako sistema publikoa).
Fusibleak ÒzainduÓ funtzioaren bitartez, urrunetik aktibatutako ureztatze sistema kontrolatzeko aukera ematen du, landareak zainduz. Funtzio honek energia nahikoa badago bakarrik funtzionatzen du.
Baina energia gehiegi erabili bada ÒhilÓ funtzio martxan jartzen da, eta landarea hil egiten da, zirkuitoa eten eta landarera lotua dagoen elektrizitate fluxua eten egiten dira.
ÒzainduÓ funtzioa aktibatua (kontsumitzeko nahikoa energia izanez gero)
ÒhilÓ funtzioa aktibatua (energia gehiegi kontsumitu bada)
----------------
Elkarrekintza eta partaidetza
Energia aktibatzaile konmutagailuari esker, unitatearen jabeak erabili nahi duen energia kopurua erregula dezake. 3 modu ditu: ITZALIA, ALTRUISTA ETA BEREKOIA.
-----
Modu ÒITZALIAÓn, sistema, orduro automatikoki konektatzen da, energi kopuru txikia erabiliz. Unitatera konektatua dagoen aparailuak ez du inolako energiarik jariatzen.
Beraz, sistemak xurgatzen duen CO2 osoa apurka-apurka handitzen doa eta unitate honetako landareak sistemak zaintzen ditu.
-----
Modu ÒALTRUISTAÓk Natural Fusearen CO2aren produkzioa eta xurgatzea orekan mantentzen ditu, aparailua energia kopuru egokiaz hornituz.
Ondorioz, jabeak lanpara egunean 10 minutuz piz dezake, sistemaren egoera eta apariluaren kontsumo tasaren arabera.
-----
Modu ÒBEREKOIAÓk unitateari behar duen bezain besteko energia ematen dio.
Jabeak aparailua normaltasunez erabil dezake, baina sistemak xurgatu dezakeen CO2 kopuruaren jetxiera eragin dezake eta sisteman erabateko akatsa sor dezake.
KONTUZ: SISTEMAN AKASTSA SORTUZ GERO, SISTEMAK ZORIZ HAUTATUTAKO EDOZEIN LANDARE HIL DEZAKE, ETA ZIURASKI EZ DA ZUREA IZANGO!

ÒzainduÓ funtzioa aktibatua
ÒhilÓ funtzioa aktibatua
energiarik gabe
noizbehinka
bai!
ÒzainduÓ funtzioa aktibatu gabe
-------------------
Komunitatearen web orria:
Natural Fuse web orrian (www.naturalfuse.org) sarearen eta Natural Fuse unitate ezberdinen egoera kontsulta daiteke. Landare eta berauen jabeen arteko konexio gunea da.
Bertan ÒatruistaÓ edo ÒberekoiaÓ nor izan den jakin daiteke, eta nork hil dituen noren landareak. Ikerketa guztiaren informea eta argibide liburua deskarga daitezke baita ere.
------------
Eraman ezazu Natural Fuse unitate bat zure etxera!
12 lb. x unitate 1
edo
7lb x 2 unitate
edo
100 Û
Partehartzaileek Natural Fuse bat aloka dezakete, trukean erakusketan landare bat utziaz edo 100Û ordainduz, diru hori ....(r)en izenean emango da.
6 hilabetez Natural Fuse bat etxera eraman dezakezu. Interneterako konexioa duen ordenagailua eta ethernet ataka duen routerra beharko dituzu. Unitateari lanpara, irrati eta haizgailua piztu behar zaizkio.
Natural Fusea landare maileguaren bidez ÒalokatuÓ baduzu, kafe katilu batek sortzen duen karbono aztarna berdintzeko erabiliko da. Erakusketan dauden landare kopuruaren arabera, kafe katilu gehiago egiteko aukera izango da. Arren, erakusketaren amaiaren zure landareen bila etortzea eskatzen dizugu.

--------------
Ikerketa eta garapen fasean, diseinuan eragina duten zenbait alderdirekin topo egin dugu eta hauek Òkarbono xurgatzearenÓ ekimenek izaten dituzten erronkak nolakoak diren erakusten du.
Lehenik eta behin, landare-etxe bakarrak xurga dezakeen CO2 kopurua, uste baino gutxiago da. Zer egin orduan? Energia gutxiago erabili? Edo fusibleen tamaina handitu? Beharbada 360 landare behar dituzu 50Wko bonbila bakarra berdintzeko.
Bigarrenik, landarea hiltzen denean, hazte prozesuan xurgatu duen karbono guztia atmosferan askatuko du ez bada gordetzen (adibidez, sakonera maila jakin batera dagoen zigiluz itxitako zulo batean lurperatuz). Sistemak dituen mugen arabera aztarna handiagoa edo txikiago utziko du. Zer egingo duzu landarea hiltzean? Jan egingo duzu? Lurperatu egingo duzu? Ohiala egiteko erabiliko duzu?
|